Osasun mentala
funtsezkoa da hobeto bizitzeko
Ez da soilik egun zailak gainditzea baizik eta zu ezagutzen ikastea, bizitzako erronkei aurre egiten ikastea eta zure harremanak zaintzen ikastea.
Zure osasun mentala garrantzitsua delako gaude hemeneta badakigu batzuetan zaila izan daitekeela laguntza eskatzea edo sentitzen ari zarena ulertzea.
Avifes, Bizkaiko Osasun Mentalaren barnean dago proiektu hau, eta zu bezalako gazteen ongizate emozionala prebenitzea eta zaintzea du ardatz.
Badakigu normala dela batzuetan dena kontroletik kanpo sentitzea, baina emozio horiek biziegiak bilakatzen badira edo eguneroko bizitzan oztopatzen hasten badira, garrantzitsua da kasu egitea.

Nazio mailan, gazteen 20%-ak buruko gaixotasunen bat dute.
Antsietatea eta depresioa dira ohikoenak.
Hitz egitea zaila dela dirudien arren, ez du zertan: tabuak eta estigmak hautsi nahi ditugu, gehien behar duzunean laguntza bilatzea eragozten baitizute.
35 urte baino gehiago daramatzagu osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzen.
Ikasi duguna zurekin partekatu nahi dugu, zure emozioak hobeto uler ditzazun eta datorrenari konfiantzaz aurre egin diezaiozun.